Noticias


Atletico SN SN Uzturre - Goierri Desvill publicidad

img

Infantil mutilak errendimendua

Donostian larunbat goizean, Goierri Desvill publicidadek 2. faseko azken partidua jokatu zuen
Aieteko kiroldegian Atletico SN SN Uzturreren aurka.
Partidu hasiera oso borrokatua izan zen, lehen minutuetan ez zen puntu gehiegirik sartu,
defentsak atakeei gaiendu zitzaien, 7. minutuan emaitza 7-4 zen donostiarren aldekoa. Hortik
aurrera, saskiratzeak bi ekipoek burutu zituzten, baina Atletico jokalariek bi hirukoen bitartez
diferentzia egin zuten, lehen laurdeneko emaitza 15-9ean geratuz.
2. laurdenean gogotsu irten ziren Goierriko jokalariak eta partidua parekatzea lortu zuten, 16.
minutuan 21-19 zelarik emaitza. Momentu horretan etxeekoek egindako lapurketa batzuen
ondorioz 4 kanasta ilaran sartu zituzten, eta 2. laurdena 31-22 bukatu zen.
Goierrikoek ez zuten burua makurtu eta 3. laurdenean, 3 minututan, 3 puntutara murriztu
zuten aldea. Berriro parekatu zen partida eta garaipena gertuago ikusten zuten, azken
momentuko beste hiruko batek 6 puntutan utzi zuen aldea, 44-38.
Dena erabakitzeko geratu zen azken laurdenean, parekatsu jarraitu zuen partidak. Burubelarri
ibili ziren garaipenaren bila azken minuturarte, nahiz eta oso ondo jokatu, ezin izan zuten aldea
murriztu eta azken laurden honetan ere 2 hiruko gehiago sartu zituzten Atleticoko jakalariek,
guztira 5 hiruko sartuz.
Oso partidu ona Goierri Desvill publicidad taldearena, bai defentsan eta bai erasoan.
Bukaerako emaitza, Atletico SN SN Uzturre 62 - Goierri Desvill publicidad 56