Noticias


Ardoi vs Goierri Aldapa

img

GERTU, BAINA EZIN

Jardunaldia bukatzeko Goierri Aldapak Zizur Nagusira bidaiatu zuten Ardoien aurka
partidua jokatzera. Helburua argia zen: partidua irabaztea eta etxean Ardoik ateratako
lau puntuko aldea hobetzea.
Lehen minututik Aitor eta Angelen taldeak maila ona erakutsi zuen zelaiko bi aldeetan,
defentsako akats gutxi eginez eta modu agresiboan sarrerak burutzen. Euren aurka,
talde nafarrak bere zentimetroak baliatu zituen eta errebotea kontrolatzeari esker
partida oso berdindua iritsi zen atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean urretxuarrak oso ondo atera ziren arren, Ardoien hiruko marratik
izandako asmatzeak eta epaileen kontribuzio ahaztezinak etxeko taldearen aldera
desorekatu zuen markagailua. Azpimarratzeke, entrenatzaileen hitzetan, horrela oso
zaila dela horrelako partidu bat irabaztea, edozein kontaktu falta denean alde batean,
eta bestean, berriz, kontaktu hutsa.
Denboraldia bukatzeko gutxi geratzen den arren, mentalki aurrera pausu handi bat
eman behar dute Goierriko neskek, horrelako partiduek eskatzen duten bezala maila
honetan.