Noticias


Goierri Serinoski

img

.

Ligako azkenaurreko jardunaldian, Goierri taldeak partidu gogorra jokatu zuen Musakolan,
sailkapeneko talde indartsuenetako baten aurka. Azken emaitza 81-31 izan bazen ere,
markagailuak ez du guztiz islatzen gure jokalariek kantxan egindako lana, ahalegina eta
erakutsitako jarrera.
Partidua intentsitate handiarekin hasi zen, eta etxeko taldeak erritmo oso bizia ezarri zuen
lehen minutuetatik. Presio altuarekin eta trantsizio azkarrekin aldea irekitzea lortu zuten. Guk,
ordea, egoera zailean ere lanean jarraitu genuen, baloi mugimenduarekin eta defentsan
elkarlana bilatuz.
Bigarren zatian taldeak pausoa aurrera eman zuen. Une askotan hobeto lehiatu genuen,
erasoan aukera garbiagoak sortuz eta defentsan lan serioagoa eginez. Jokalariek ez zuten
amore eman inongo momentutan, eta hori da gehien baloratu beharrekoa. Azken emaitzatik
haratago, harro egoteko moduko jarrera erakutsi zuen taldeak: konpromisoa, esfortzua eta
elkarri laguntzeko gogoa ez ziren falta izan. Denboraldiko azken partidari begira, lanean
jarraitzea eta asteburu hontan ikasitakoa hurrengo erronkan aplikatzea izango da helburua.
Bat, bi hiru Goierri!!