Noticias


Goierri Talleres Telleria

img

Azken jardunaldian, ezin garaipenik lortu.

Joan den larunbatean, azken partiduetako bolara txarrari buelta emateko eta igoera fasean
sartzeko beharrezko zuen garaipena lortzeko intentzioz beteta abiatu zen taldea Lezo aldera.
Azken jardunaldia ordutegi unifikatuan jokatu zenez, talde bakoitzak bere lana egin behar zuen
bere partiduan, eta mailako talde gehienak zuten zerbait jokoan.
Beste behin, entrenamendu aste polita burutu eta gero, irabazteko aukerak benetan errealitatea
zirela uste zuen taldeak, baina Lezoko polikiroldegira iritsi bezain pronto konturatu ziren
partidua ez zela errexa izango. Azken hilabeteetan etxeko taldearekin oso gutxi parte hartzen ari
ziren 2. maila honetako jokalari garrantzitsuenetako bi, pistan agertu baitziren beraien azken
partidua jokatzera. Eta honek partidu guztia baldintzatu zuen.
Urretxuarrak gogo eta ilusioz gainezka irten ziren partidura. Saskira begira, arrakasta
haundiegirik gabe, lehenengo minutuean intentsitate haundiarekion aritu ziren bi taldeak.
Horren islada 14-10-eko markagailua,
Bigarren laurdenean Talleres Telleriakoak defentsan estutu eta baloi lapurtze batzuei esker,
laurdena irabaztea lortu zuten. Atsedenaldian, 30-30.
Deskantsuaren ondoren,. Lezotarrak, saski inguruan nabarmena zen abantailari etekin bikaina
lortzen hasi ziren, Goierrikoak meritu haundiko saskiratzeak lortu zituzten, eta partidua
amaitzeko 6 minuturen faltan markagailuan aurretik jartzea ere lortu zuten. Kanpotarren
esfortzu fisikoaren kontra, etxekoek saskiratze errexak lortzen zituzten saskitik gertu.
Pixkanaka-pixkanaka denbora bukatzen zijoan ehinean, urretxuko taldearen nekea eta
urduritasuna agertzen hasi ziren eta kanpoko jaurtiketen portzentaiak behera egin zuten
nabarmen. Horrela bukaeran partiduko abantailarik haundiena erakutsi zuen markagailuak 73-
64. Bukaera gogorra. Etsipena eta tristura agertu zen Talleres Telleriako jokalarien aurpegietan
Pena bat izan da. Ia urte guztian zehar igoera faserako postuetan eta F4-a jokatzeko aukera
ematen zuten postuetan egon ondoren, azken jardunaldian sari hori gozatzeko aukera eskuetatik
horrela alde egiten ikustea ez da gozoa…, baina hau kirola da, eta horrelakoak askotan gertatu
izan direla jakin badakigu...
Eta honela, uste eta espero baino lehenago iritsi da denboraldiaren amaiera. Urtea polita izan da,
baina bukaera gaziarekin. Laster iritsiko da balorazioak egiteko momentua, eta orduan, atzera
begiratzerakoan, egindako lanaren gogobetetasunarekin geratuko da taldea. Baina batipat,
betirako geratuko den ikasketa berri batekin. Talde honek gora egingo du, seguru, denbora eta
esperientzia pixka bat behar du, larunbateko partidua bezelako norgehiagokek ematen duten
esperientzia. Baina lana orain arte egin duen bezela egiten jarraitzen badu, laster momentu
gozogoak biziko ditu.
------
Beraz, animo, ZORIONAK eta segi aurrera!
1-2-3, Goierri!!
1-2-3…