Noticias


GOIERRI INFANTIL NESKAK

img

.

Lehenengo faseko azken partida jokatu dute Goierriko infantil neskek Aldirin
Andraitzen aurka, emaitza 52-53 izan delarik.
Andraitz taldeko liderra zen eta partida guztiak irabaziak zituen aste honetararte eta
Goierriko neskek partida oso ona egin ondoren irabazteko zorian egon dira azken
unerarte.
Partida ez dute oso ondo hasi etxekoek eta 1-14 bukatu da lehen laurdena.
Hemendik aurrera Goierrik urteko partidarik onenetakoa egin du, pixkanaka tartea
gutxituz. Bigarren laurdenean legazpiarrak baino gehiago izan ondoren, atsedenaldira
19-22ko emaitzarekin joan dira. Hirugarren laurdenean berriz urretxuarrak nagusitu dira,
tartea beste pixkat txikituz eta markagailuan 38-39 bukatuz. Horrela, azken laurdena oso
orekatua eta borrokatua izan da eta laurden honetan berdindu ondoren, une batzuetan
Goierri aurretik joan arren, partida 52-53 bukatu da Andraitzen alde, lastima.
Esan beharra dago denboraldian zehar Goierriko nesken hobekuntza nabaria izan
dela eta ondorioz, 2. fasean gozatzeko aukera eta emaitza oraindik hobeak edukitzea
espero da. Animo neskak!!