Albisteak


SENDOTASUNA...

img

1ª Regionaleko Senior neskek Internacional de Intxaurrondo taldea jaso zuten

1ª Regionaleko Senior neskek Internacional de Intxaurrondo taldea jaso zuten sailkapeneko bigarren postua jokoan.

Talde honek kantxan erakusten ari den sendotasuna, defentsa onarekin eta arrakasta erasoan, ligako postu altuetan egotea ahalbidetzen dio.

Goierri Ayma, partiduko bi oztopo txikitan izan ezik, partiduko batuta eraman zuen eta ez zuten utzi donostiarrak eroso egoten, zeinak lotsati urbiltzen ziren gure neskena jaurtiketa libreen eta kontraeraso batzuen bidez.

20-12, 11-12, 17-14 eta 14-11 partzialekin, partiduaren amaierara iristen ginen 62-49 markagailu eroso batekin. Errebote defentsiboak eta baloi galdu gutxi izan ziren garaipenaren giltza, hobetzeko puntu bezala, partiduan zehar dauden intentsitate jaitsierak non Inter-ekoak markagailuan urbiltzera ahalbidetzen dute.

Hurrengo larunbatean sailkapeneko liderra jasoko dugu Aldirin, Easo. Talde gogorra baina denboraldiko lehen partiduan ondo egin geniola aurre Donostin.

Eutsi goiari Neskak!!!