Noticias


**Goierri 85 – 66 Amurrio**

img

.

Denboraldiaren lehen jardunaldian, Goierrik partida bikaina jokatu zuen Amurrioren
aurka, eta garaipena etxean geratu zen. Garaipen berezia izan zen, gainera: iazko
denboraldian Amurrioren aurka jokatutako hiru partidak galdu zituen Goierrik, eta
oraingoan ez zuen aukera alferrik galdu.
Partida ondo hasi zen Goierrirentzat. Lehen minutuetatik taldea oso indartsu ikusi zen,
eta lehen laurdena 26-8 amaitu zen. Bigarren laurdenean Amurrio partidan sartzen
saiatu zen, baina atsedenaldian Goierrik aldea handia zuen: 51-31.
Bigarren zatian ere Goierrik ondo jokatzen jarraitu zuen, eta aldea mantendu zuen
azken minutura arte.
Taldearen lana izan zen gakoa: elkarri lagunduz eta baloia ondo mugituz, puntuak
hainbat jokalariren artean banatu ziren.
Denboraldiari hasiera ezin hobea! Zorionak talde osoari!
Aupa Goierri!