Noticias


Goierri Idegrafik vs Askatuak

Amaierara arte borrokatutako partida

Atzo kadete nesken taldeak partida jokatu zuen Aldiri polikiroldegian, Askatuak taldearen
aurka. Azkenean, etxeko taldeak lortu zuen garaipena, 56-45eko emaitzarekin.
Goierrik bi jokalari falta zituen kilometroko erronkaren ondorioz, eta beheko taldeko bi
jokalari deitu genituen haien ordez. Bi neskek oso lan ona egin zuten eta taldeari asko
lagundu zioten partida osoan zehar.
Partida hasieratik amaierara oso parekatua izan zen. Askatuak aurretik joan zen
markagailuan ia partida osoan zehar, baina aldeak beti oso txikiak izan ziren eta Goierri
partiduan sartuta egon zen uneoro. Taldeak gogor eutsi zion eta aukera izan zuen
markagailua berdintzeko edo partidari buelta emateko.
Azken minutuetan, ordea, nekeak eragina izan zuen eta Askatuak taldea gehiago atera zen
aurrera, azken zatian aldea handituz eta garaipena etxean utziz.
Emaitza alde batera utzita, taldeak erakutsitako jarrera eta egindako lana azpimarratzekoa
da. Jokalarien artean bi falta izan arren eta beheko taldeko bi neskek lagundu behar izan
arren, taldeak lehiakor jarraitu zuen azken unera arte.