Noticias


Goierri Aldapa vs Atlco Sn Sn

img

.

Denboraldia hasi da eta lehen norgehiagoka donostiarren kontra suertatu zaigu. Hiriburuko
taldea lan bikaina egitetik dator aurre denboraldian eta gogorra izango zela jakinaren gainean
geunden. Lehenengo laurdena irabazi egin genien eta bigarrena galtzearekin atsedenaldian
34na punto genituen bi taldeek. Gure falten motxila beterik zegoen eta ezin izan genuen prest
genuen planarekin jarrai, eta gorriek beraien alde erabili zuten hori. Bigarren zati luze bat eta
gero 54-73 bukatu zen jardunaldia. Garrantzitsuena egiten ari garen lanarekin jarraitzea,
bideko harritxoekin estropezu egin gabe, eta estropezu egin ezkero, altxatu eta bideari
berrekitea. Hurrengo partidua Araban.