Noticias


Goierri Aldapa

img

URA BERE BIDETIK

Azken larunbat honetan Goierri Aldapak bigarren faseko lehen garaipena lortu
zuen Santutxuren aurka etxetik kanpo.
Bi taldeak dinamika oso desberdinekin iritsi ziren norgehiagokara, urretxuarrak
partidu bat irabazteke baitzeuden eta bizkaitarrek partidu guztiak irabaziak
baitzituzten. Dinamika hauek, ordea, aldatu egin ziren berrogei minuturen ondoren.
Hasieratik bi taldeek defentsa gogorrak plazaratu zituzten eta marakailuan alde oso
txikiak ikusi ziren alternantzia handiarekin.
Bukaeran, Goierriko nesken defentsako disziplinak, saskiarekiko agresibitateak eta
jaurtiketa libreetan izandako ehuneko bikainek markagailua kanpoko
taldearentzako desorekatu zuten.
Aitor entrenatzailearen hitzetan, “hau izan da denboraldiko partidarik
borrokoatuena eta tentsioa handiena izan duena. Bi faktore hauek gehituz,
denboraldiko partidarik onena osatu dugu”.
Antza denez, aste osoan egindako lan onak saria izan du asteburuan, eta talde osoa oso
konziente da hau dela jarraitu beharreko bidea taldearen helburuak lortu ahal izateko.