Albisteak


BALIABIDEEKIN…

img

Lehenengo Regionaleko neskek denboraldiko partidu hoberenetakoa jokatu zuten

Lehenengo Regionaleko neskek denboraldiko partidu hoberenetakoa jokatu zuten Oiarsoren aurka Gimnasio de Don Bosco-n, kanpo bat non paretak gertu daudenez, txikiagoa ematen du.

Gure neskak apur bat hotz atera ziren partidura eta Oiarsok eraman zuen lehen laurdena 12-7 batekin. Oiarsokoek defentsa itxi bat planteatu zuten, zona erdiko trafikoa konplikatzen zuena, eta hor gure neskek kanpoko jaurtiketen errezitaldiarekin, Oiarsoren defentsa hautsi zuten, jaurtiketa errazak bata bestearen atzetik sartzen joan zirenak, eta honi baloiak lapurtzea eta erreboteak hartzea ahalbidetu zigun presio-defentsa gehitzen badiogu, partzial hauek geratu ziren amaieran, 9-23, 9-21 eta 10-14, amaierara 40-65 batekin iritsita.

Goierrikoen partidu ona, galdutako baloi gutxirekin eta aldi bat gehiago jokalari guztien aportazioarekin puntuetan. “Baina” bat jartzeagatik, hotz ateratzen garen partidu hasierak, lehen laurdena ez eramatea egiten duena.

Zorionak neskak!!!