Albisteak


SU MOTELEAN…

img

Gure nesken garaipen ona

Gure nesken garaipen ona, partidu batean non momentu askotan erritmo geldo bat ikusi zen baina horregatik ez zen interés gutxiagokoa izan. Goierrikoak partidua apur bat hotzak hasi ziren, erritmorik gabe eta hiruko jaurtiketa asko eginez, Astigarrakoek hau aprobetxatuz, lehenengo laurdena eraman zuten 8-11 batekin. Hau ez da Goierrikoen ohiko jokoa, eta bigarren laurdenean betiko errezeta erabili zuten, atzaparrak defentsan, baloien erreskurapenak eta erasoan, azkartasuna eta barruko jokoa. 20-9ko partzial batekin, atsedenaldira 28-20 batekin iristen ginen. Mundarrokoek ez zuten etsi eta jaurtiketa libreen portzentai onarekin berriro ere hirugarren laurdena eraman zuten puntuko bateko diferentziarekin.

Azken laurdenean berotasun kolpe bat emanez partiduari, defentsa onak eta eraso azkarrekin, 18-10eko partzialarekin partidua eraman genuen markagailuan 56-41 egonez. Aportazio onak berriro ere jokalari guztienak azken emaitzara, eta hoberena, 18 baloi berreskuratuak eta 12 galduak. Hurrengo irteera Oiarsoko kantxara zailera, liga hau irakiten dabil!! Zorionak neskak!!!

Argazkia Unai Demi