Albisteak


GARAIPEN MENTALA

img

Aurkari ezaguna zuten Errendimenduko Infatil Mutilek

Aurkari ezaguna zuten Errendimenduko Infatil Mutilek aurrean larunbatean 10:45tan Bergaran jokatutako partidoan. Hain zuzen ere, lehengo urtean hainbat aldiz jokatu zuten beraien artean 2 taldeek eta elkar asko ezagutzen ziren. Urretxuarrek galdu zituzten partida guztiak Bergarako gotorlekuan izan ziren eta aurten aukera berri bat zuten bolada hori hausteko eta behingoz bertan irabazteko.

Beste partidatan gertatutako historia berarekin hasi zen norgehiako, bergararen presio eta defentsa gogorrarekin, alegia. Lehen zatian, erasotzea asko kostatu zitzaien mutilei markagailuak islatzen zuen bezela, atsedelandian 24-10.

Bazirudien beste porrot bat jasoko zutela honakoan ere Urretxuarrek baina historia aldatu zen, izan ere, mutilek “txip” aldatu zuten bigarren zatian eta bergararen presio erasotzen jakin zutenean markagailua irauli zuten azken minutu onari esker. Bertan markaiguak 30-29 islatzen zuen 40 segunduren faltan, baloia goierriren alde eta eraso ona bati esker 1 gora jarri ziren, ondoren, defentsan baloia lapurtzea lortu zuten kontraerasoan beste 2 puntu erraz lortuz, azkenik, bergarak ez zeun jakin izan saskiratzea lortzea, garaipena goierrekoen alde eroriz.

Garaipen oso garrantzitsua lortu zutena, izan ere, mentalki partidoari buelta ematea lortu zuten, honek lanean jarraitzeko ondo etorriko zaie mutilei.

Aupa Goierri!"