Noticias


BEHARREZKO BALTSAMUA

img

Senior regionalaren jardunaldiari itxiera ematea Goierriko Sub23ekoi egokitu zaie igandean arratsaldeko 16.00tan Aldiri polikiroldegian.

Senior regionalaren jardunaldiari itxiera ematea Goierriko Sub23ekoi egokitu zaie igandean arratsaldeko 16.00tan Aldiri polikiroldegian.

Gure taldea garaipen baten beharrean aurkitzen zen, azken asteetako emaitza txarrak atzean uzteko, eta egia esan, aste honetan aukera bikaina zuten Añorgako taldearen aurka. Donostiarrak azken sailkatuak dira ligan, baina honek ez ud esan nahi denbora galtzera joan zirenik Urretxu aldera.

Hala eta guztiz ere, etxekoek euren legea ezarri zuten hasieratik, kalitate eta asmatze asko erakutsiz saski bietan, Añorgari aukera gutxi eskainiz. Erritmo bizi eta alai hau partidu osoan zehar mantendu zen, eta nahiz eta hirugarren laurdenean makaldu atsedenaldiko lasaitasuna zela medio, amaieran 20 puntuko aldea lortu zuten 65-45ekoa ezarriz markagailuan.

Esan bezala, garaipen honek arnas pixka bat ematen dio taldeari azken asteetako emaitzen ondoren, eta zorte apur batekin, baita eurengan eta taldekideengan konfiantza ere.

Hau soilik inpultsoa hartzeko pauso bat besterik ez da! Hurrengo astean Andoainera bidaiatuko dugu joan den denboraldiko semifinala errepikatzera, eta ez dago intentziorik handik esku hutsekin bueltatzeko Urretxura!

Aurrera mutilak! Aupa Goierri!