Noticias


Goierri Aldapa

img

LAURDEN BAT BAI, BESTEA EZ

Aurreko larunbatean Aldirin ospatu zen Goierri Aldaparen eta Larraona Claret en
artejo partidua. Norgehiagoka hontara dinamika onean iristen ziren urretxuarrak
Leioaren aurkako partida irabazi ostean. Iruñarrak aldiz, lesio askorekin eta
partidarik irabazi gabe plazaratu ziren.
Etxeko taldeak bere zentimetruak eta taldearen sakontasuna erabili zuen
hasieratik tartea ateratzeko markagailuan. Hala ere, esfortzu honek joanetorri asko
izan zituen eta etxeko taldeak eraginkortasun falta handia erakutsi zuen.
Hau horrela, markagailuan hogei puntutik gorako tartea lortzera iritsi ziren arren,
bukaeran 72-65 amaitu zen partidua.
Urteko norgehiagokarik onena ez izan arren, garaipen garrantzitsu bat gehitu du
Goierri Aldapak bigarren maila nazionalean irauteko borroka berdinduan.