Noticias
Navasket vs Goierri Aldapa
.
Igande honetan Goierri Aldapa taldeak Iruñara bidaiatu zuen Navasketen aurka
neurtzeko. Jokoan multzoko buru izatea zegoen eta aldez aurretik norgeiagoka
gogorra izango zela argi zuten urretxuarrek.
Hasieratik etxeko taldeak jarrera oso erasokorra adierazi zuen erasoan zein
defentsan, gure taldeari baloiak galduaraziz eta erabaki okerrak hartzera behartuz.
Kontraeraso ugariek eta hiruko marratik izan zuten asmatzeak markagailuan aldea
areagotu zuen.
Gure neskak deseroso ibili ziren nafarren zelai gainean, ideia eta asmatze urriarekin,
eta momentu on batzuk izan zituzten arren zonakako defentsan, Navasketeko
jokalarien ekarpena gehiegizkoa izan zen.
Berrogei minuturen ostean 94 eta 52ko emaitza ageri zen markagailuan.
Talde osoarentzako asteburu samurra izan ez den arren, konziente dira maila honek
dakarren esfortzua eta jarrera, eta lanean jarraitzeko konpromezua hartu dute, aste
honetan Atletico San Sebastian jasotzen baitute etxean.
Partidu honek berebiziko garrantzia du Goierritarek euren lekua mantendu nahi
badute multzoko goiko lau postuen artean.












