Noticias


Goierri Talleres Telleria vs Araberri

img

.

Goierri Talleres Telleriak Araberriren bisita jaso zuen Aldirin denboraldiko 2.
jardunaldian.
Aurreko asteko porrotaren ondoren, etxekoek zauria ahal bezain laister estali
nahi zuten eta garaipen gosearekin atera ziren kantxara. Hasiera benetan ona
izen eta aurreneko minutuetan lorturiko abantailari (13-0) esker, lehenengo
laurdena aurretik bukatzea lortu zuten (23-13).
Bigarren laurdenean aldiz, gasteiztarrek erritmo handiagoa ezartzea lortu zuten
eta kontraerasoan lortutako saskiratze errazei esker, markagailua estutzea lortu
zuten atsedenaldirako (42-40).
Aldageletatik bueltan, norgehiagokak oso estu jarraitu zuen eta bi taldeek ez
zuten lortu abantaila handitzea, azken laurdenera dena erabakitzeke zegoela
iritsiz (57-58).
Baina momentu garrantzitsuenean etxekoek beherakada galanta izan zuten.
Erasoan ideiak itzali egin ziren, defentsako errebotean asko sufritu zuten eta
bisitariek hori baliatu zuten markagailuan alde egiteko eta garaipena Gasteiza
eramateko.
Bukaeran Goierri Talleres Telleria 71 – Araberri 84.
Taldea bide onetik dabil lanean eta larunbatean beste aukera bat izango dute
lehen garaipena lortzeko Bilbon Santutxuren aurka.
1-2-3 Goierri!