Noticias


GOIERRI LAKET VS SASKI AXULAR

.

Lehengo asteko larunbat goizean Aldiri kiroldegia jokatu zen Goierri-Axular partidua.
Partidu hau oso berdinduta egon zen denbora guztiaren zehar. Lehen laurdenean, Axularrek
aurrea hartu zuen 14-18ko emaitzarekin. Zati honetan bi taldeen defentsak nabarmendu
ziren. Hurrengo laurdenean Goierri partiduaren goialdean jarri zen eta berdinduta geratu
ziren. Desakansoan, 30-29ko marka geratu zen. Atsedenaldiaren ondoren, taldeak
burrukarako prest atera ziren eta hirugarren laurdena berdinduta geratu zen. Azken
laurdenean taldeek euren izaera atera behar zuten garaipena lortzeko. Kasu honetan,
Goierriko gure jokalariak indartsuenak izan ziren eta horri esker 55-50eko emaitza lortu
zuten partida oso borrokatu baten ondoren. Garaipen handia lortu zuen.