Noticias


Goierri Bidezar

img

.

Bigarren itzuliko hirugarren partida jokatu zen igande goizean Aldirin. Taldeak birsailkatuta
Goierri Taberna Bidezar ilusioz hasi da bigarren itzuli hau, eta horrela ziurtatu zuen igandeko
partidan. Lehen laurdena estu bukatu zen etxekoen alde 11-10.

Bigarren laurdenean bisitariek etengabe borrokatu zuten aldea murrizteko. Hala ere, Goierri
Taberna Bidezarrek ez zuen erraz amore eman eta laurdena 13-10 amaitu zen bertakoen alde.
Talde bisitariak ahaleginak egin arren, Goierri Taberna Bidezar taldea aurretik mantentzeko gai
izan zen atsedenean.

Hirugarren laurdenean lehiatugoa izan zen, Luberrik aldea murrizteko ahaleginak egin zituen
eta laurdena estu bukatzea lortu zuten, baina berriro etxekoen alde 13-12.

Ahaleginak egin arren, Goierri Taberna Bidezarrek nagusi jarraitu zuen, markagailuan lidergoa
mantenduz. Laurdena 24-15ko emaitzarekin amaitu zen, bertakoen garaipena zigilatuz.

Nahiz eta lehen hiru laurdenak estuak izan Goierrik lasaitasuna adierazi zuen, markagailua alde
izanda honekin jokatzeko gai izan zen. Azken laurdenean bere joko honena eginez behin betiko
abantaila lortuz.