Noticias


Goierribus Infantil Neskak

img

.

Denboraldi amaiera gerturatzen ari da, eta Errendimenduko Infatil neskek beraien azken
aurreko partidua jokatu zuten aurreko Larunbatean Zast-en aurka. Partidua Zarautzen jokatu
zen Aritzbatalde kiroldegian, eta oso gogorra izan zen, Goierri taldetik zazpi jokalari bakarrik
joan baiziren. Hala eta guztiz ere, bi taldeek gogor ekin zion partidari hasiera-hasieratik eta oso
parekatuta amaitu zuten lehen laurderna.
Baina, partidua aurrera zioan heinean, nabaritzen joan zen jokalari falta, eta poliki-poliki Zast-ek abantaila handitu zuen. Goierribus-eko neskak defentsan zentratu ziren batez ere, eta nahiz eta Zast-eko taldea oso ona izan, beraien puntuazioa gehiago ez handitzea lortu zuten, azkenean partidua 48-21 amaituta Zast-en alde.
Aipatu beharra dago Goierriko infantilentzat denboraldi gogorra izan dela, baina jo eta ke ibili
dira lanean eta nabarian dago beraien hobekuntza