Noticias


Goierri UGLE

img

.

Azkeneko asteburuan 82-43 irabazi genuen Arrasateko Mondragon Unibertsitatearen aurka,
partido guztian zehar gu joan ginen irabazten, baina ez ziguten zaila utzi, mutikoek borrokatu
beharra izan zuten..
Alde batetik partidoaren goraberak direla eta, intentsitate handia eduki zuen taldeak laurden
guztietan, ondorioz defentsan nahiko ondo ibili ginen, hori bai, errebotea gehiago landu
beharko genuke, kanasta azpian sartu zizikiguten puntuak ekiditeko. Banakako defentsa
erabili genuen, baina laguntzetara garaiz iristea kostatu zitzaigun.
Beste alde batetik, erasoan ere nahiko ondo ibili ginen, jokaldi batzuetan botatzen gelditu
gabe egon eta baloia galdu arren, orokorrean taldean ondo erasotu genuen eta kontraeraso
itzelak egitea ere lortu genuen. Gainera, gure taldeak ondo egiten duen zerbait puntuak
kanasta azpian lortzea da, eta bertan lortu genuen puntuen diferentzia.
Ondorio modura esan dezakegu, azkeneko aldiz arrasateren aurka jokatu genuenetik
izugarrizko saltoa eduki dugula eta gutxinaka bakarka nahiz talde bezala hobeto jolasten
dugula.
AUPA GOIERRI!