Albisteak


Lehenengo Maila

img

.

Gure lehen mailako mutilak arrasateko Mondragon Unibertsitatea eduki
zuen aurkari, taldeko liderra dena. Lehen faseko azken partidua zen.
Etxeko taldeak intentsitate handiz hasi zuen partida 9-2ko partzial batekin
baina hala ere Goierrik ondo eutsi zion aurkarien abaintaila horri lehen
laurdenean (16-14).
Bigarren laurdenean Goierriko jokalariek intentsitate eta erritmo azkar
batez baliatuz puntu askoko laurden bat gauzatu zuten, saskiratze eta
kontraeraso bikainak lortuz. Laurden hontako partziala 20-36koa izan
zen. Hau honela, atsedenaldian gure mutilak markagailuan aurretik
zijoazten 36-50.
Hirugarren laurden hasieran Goierrik atsedenaldiko errenta mantentzea
lortu zuen baina azken hiru minutuetan etxeko taldearen 13-2ko
partzialarengatik partida nahiko berdindua geratu zen (58-63). Azken 10
minutuak oso berdinduak izan ziren saskiratze trukeekin eta bi taldeen
erritmo altuarekin. Etxeko taldeak hiruko jaurtiketak eta jaurtiketa libreak
sartu zituen eta Goierriren jaurtiketetan zorteak ez zuenez lagundu
garaipena etxekoentzat geratu zen.
1,2,3 Goierri!