Albisteak


PORROTA AIETEN

img

.

Urte hasiera ez da izaten ari nahi lukeen bezela goierriko lehen taldearentzat. Duela aste beteko porrotaren ondoren, larunbatean ere ezin izan zuten garaipena erdietsi etxetik kanpo.

Hain zuzen, Atletico San Sebastian izan zen aurkaria, sailkapenean postu bat beherago zegoena. Hortaz, hurrengo fasera begira, partida garrantzitsua zen bi taldeentzat.

Taldeak aurreko astean izan zituen lesionatuei, beste bi gehiago gehitu zitzaizkion, geroz eta zailtasun handiagoa eragiten zuelarik garaipena lortzea. Hau alde batera utzita, etxeko taldeak intentsitate handiarekin hasi zuen partida, defentsan gogor arituz eta erasoan asmatuz, 22-4 partzial bat lortzeko lehen minutuetan. Bigarren laurdenean, goierri loaldiaz esnatzen joan zen, 8 puntutara gerturatu zelarik momentu batean.

Hala ere, etxeko taldea erosoegi sentitzen zen, hiruko asko sartzen eta kontraerasoak aprobetxatuz. Amaieran, nahiz eta goierrikoek defentsan momentu on batzuk izan, 75-57 izan zen azken markagailua.

Horrelako partiduetatik zaila izaten da gauza positiboak ateratzea, baina esan daiteke baliogarria izaten ari dela minutu gutxiago dituzten eta gazteagoak direnak eskarmentu gehiago eskuratzeko aurrera begira.

Taldea, honenbestez, bostgarren postura jaitsi da, laugarrena eta seigarrenarekin berdinduta. Larunbat hontan, 29, Bilbao Basket liderra dator aldirira, beraz, zuen laguntza beharko dugu garaipena etxean gera dadin. Aupa Goierri!