Albisteak


OIARSO…….16 GOIERRI UZ BALEIKE…69

img

Don Boscon jokatutako partida

Gure jokalariak  faborito argiak ziren  taularen behealdean sailkatutako taldeetako baten aurrean.

Partida giro hotzarekin hasten da, gure jokalariak hasieratik jarrera bikainarekin atera ziren, eta partida osoan mantendu zuten jarrera hori, nahiz eta markagailua beti  izan alde. Jarrera horren adierazle dira, ez bakarrik laurden guztietako markagailuak (0-20/8-18/2-13 eta 6-18), baizik eta aurkariaren taldeak 16 puntuetatik 12 lortu zituela hiru puntuko lerrotik haratago.  

Aspaldi baztertutako   defentsa indibiduala berreskuratzeko balio izan zuen partidak ,  emaitza  ezin hobea izanik. Ezer gutxi gehiago esan daiteke  arlo guztietan nagusi izan zen Goierriri buruz. Jokalari guztien jarrera une oro azpimarratzekoa da.

Oiarso taldeari buruz, haien guztien kiroltasuna eta jarrera bikaina nabarmendu behar dira, azken unera arte borrokatu baitzuten, nahiz eta markagailua aurka izan. Hurrengo partida, larunbatean 16: 00etan Ganboa Hoopsen aurka. Joaneko partidan 48-41 markagailuak, partida zein gogorra izan zen adierazten du, orain arte hobekien defendatu gaituen taldea izanik.