Noticias


Sufrimenduak sufrimendu, garaipen zoriontsua!

img

.

Ligako bigarren partidua eta bigarren garaipena jarraian bentaberri kiroldegian jokaturiko partidan. Gainontzeko guztiak bazkaltzen zeuden orduan, gu izerditzen ari ginen eta honek pena merezi izan zuen.

Partida osoan aurretik ibiltzeak, lanak erraztu zituen nahiz eta aurkarien joko fisikoak momentu batzuetan erraztasun horiek zalantzan jarri. Erritmo konstante eta gogor bati esker, partiduko hiru laurdenetan gure jokoa nagusitu zen.

Nagusitasun hau, soilik hirugarren laurdenean gutxitu zen hainbat despisteren ondorioz, baina esan bezala erritmoak berriro ere gora egin ostean partidua gure erara jolastea lortu genuen.

Horrekin batera garaipen zail eta garrantzitsu bat erdietsiz, 40-58ko emaitzarekin. Taldearen esfortzuak eta lanak merezi izan zuen eta emaitzak asteetako lana besterik ez du islatzen.

Hau da bidea eta horrela jarraitu behar dugu ditugun helburuak lortu nahi baditugu. 1, 2, 3 Goierri!