Noticias


GARAIPEN EROSOA GOIKO POSTUETAN MANTENTZEKO

img

Infantil Neskak

Igandean infantil neskek Lezo Institutuaren aurka jokatu zuten 6. jardunaldiari zegokion partidua.
Norgehiagoka hasieratik bukaeraraino etxekoentzat izan zen, laurden guztiak irabaziz eta abantaila handiak mantenduz. Hori dela eta, partiduan zehar gauza berriak probatzeko aukera izan zuten eta jokalari guztiek antzeko minutuak jokatu zituzten.
Bukaeran, Goierri 51 – Lezo 22
Saskiratzaileak: Nahia I. (4) - Goizane (8) - Elene (0) - Nahia U. (5) - Uxue (2) - Iraitz (4)- Maddi (0) - Nahia A. (8) - Bahuili (14) - Oihane (0) - Itziar (6) - Ane (0)
Garaipen honekin, Goierri 3.postuan mantenduko da beste astebetez 11 punturekin, 2.sailkatuarekin berdindurik eta liderrarengandik puntu batera.
Hurrengo norgehiagoka hilabete bat barru izango da; hain zuzen, martxoaren 24an Hondarribiaren aurka. Bitartean, lanean jarraitzera!