Noticias


TALDEKO GARAIPENA TOLOSAN

img

Infantil neskak

Larunbatean infantil neskek TAKE-ren aurka jokatu zuten 3. jardunaldiari zegokion partidua. Tolosako taldea Goierrirekin berdinduta zegoen sailkapenean, beraz, norgehiagoka lehiatua izango zela antzemana zen.
Nahiz eta partidua oso goiz hasi (goizeko 9.00tan), Goierriko neskak ez ziren lokarturik atera kantxara eta beraien erritmoa ezarri zuten hasieratik. Kontraeraso argi asko izan zituzten, baina ez ziren fin ibili baloia saskiratzeko orduan. Lehen laurdenaren amaieran 4-8 Goierriren alde.
Bigarren laurdena, aldiz, Tolosakoentzat izan zen. Goierrik erasoan ondo zebilen, baina, etxekoek erasoko errebote asko hartu zituzten eta horrek saskiratzeak lortzeko aukera gehiago eman zizkien. Atsedenaldira berdinketarik iritsi ziren: 19-19
Neskek argi zeukaten zein zen egin beharreko lana atsedenalditik bueltan: errebotea askoz hobeto itxi eta kontraerasora atera. Eta halaxe izan zen laurden osoan zehar. Etxekoek 2 puntu besterik ez zituzten sartu 10 minututan eta abantaila polita lortu zuten Goierrikoek: 21-31.
Azken laurdena ere ondo hasi zuten neskek eta 6. minutuan partiduko abantaila handiena lortu zuten (27-39), baina Tolosakoek ez zuten amore eman eta azken minutuan lorturiko saskiratzeekin 4 puntutara gerturatu ziren azkenean.
Partiduaren amaieran, TAKE 37 – Goierri 41.
Garaipen garrantzitsua sailkapenean gora egiteko, baina lanean gogor segitu behar igandean beste partidu garrantzitsu bat baitago!
Saskiratzaileak: Nahia Irisarri (2) - Goizane (2) - Irune (0) - Nahia Urbizu (0) - Uxue (2) - Iraitz (0)- Bahuili (3) - Nahia Alustiza (9) - Irantzu (6) - Oihane (0) - Marene (9) - Ane (8)