Albisteak


LAN ONA!!

img

Partidu ona gure neskek Azpeitian jokatu zutena Iraurgiren aurka

Partidu ona gure neskek Azpeitian jokatu zutena Iraurgiren aurka, A1-erako aurreneko bi plaza lortzeko gai den taldeetako bat. Partidua hasi orduko, gure nesken defentsa gogorren ondorioz baloi asko lapurtu genituen kontra erasoak sortuz. Lehenengo zatian 3-12 Goierriren alde. Bigarren zatian, azpeitiarrek joko maila igo zuten, eta "correcalles" baten ondorioz etxekoek 19-14 bateko partziala egin zuten , 22-26 batekin atsedenaldira iristen Goierriren alde. Bagenekien ez zela erraza izango.

Hirugarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen, gure neskak lanean jarri ziren, defentsa ona eta eraso zoro batzuk baina kanastan bukatuak, berriro ere abantaila hartu genuen markagailuan 7-14eko partzialarekin. Azkeneko zatian, eta gure neskak neka-neka eginda, markagailua mantendu behar genuen eta zatia 6-6 amaitu zen. Azken emaitza 35-46 Goierriren alde.

Bi taldeei zoriondu behar zaie egindako esfortzu fisikoa handiaren ondorioz. Gure defentsa-maila igotzen ari da, intentsitatez eta laguntzez beteta, baina erasoan asko barkatzen ditugu aro azpiko jaurtiketak, aste honetan hobetu beharko da hau, hurrengo astean Ointxe etorriko da eta, taldeko lehenengo postua jokoan egonda.

Animo neskak eta lanera!!!