Albisteak
Goierri Talleres Telleria
GARAIPEN GARRANTZITSUA ETXETIK KANPO
Aurreko asteko garaipenari jarraipena eman nahiean, Goierri Talleres Talleria
Bergarara hurbildu zen 21. Jardunaldiari zegokion partida jokatzera.
Norgehiagoka ostiralean izan zen, gure mutilentzat batere ohikoa ez den
egunean, baina garaipenak zuen garrantziaz jabe, hasieratik kontzentraturik
atera ziren. Erasoan joko alaia erakutsi zuten eta hiruko marratik efizientzia
handia. Pena defentsan ez zirela guztiz gogor egon eta saskiratze erraz
dexente jaso zituztela. Hala ere, atsedenaldira 9 puntuko abantailarekin joan
ziren gureak (37-46).
Aldageletatik bueltan, Goierri oso ondo sartu zen partidan. Erritmo handia ezarri
zuen erasoan, eta hori dela eta, kontraerasoak gauzatu eta markagailuan alde
egin zuen 25 puntuko abantaila lortuz momentu batean. Hirugarren laurdena
52-72ko emaitzarekin amaitu zen.
Eskerrak aurreko laurdenetan egindako lan onari, azkenekoa oso kaxkarra izan
baitzen gure mutilentzat. Joku-ideiak zeharo itzali ziren eta Bergara nahi baino
gehiago hurbildu zen markagailuan. Hala ere, garaipenak ez zuen ihes egin eta
denboraldiko momentu bero hauetan hori da garrantzitsuena.
Bukaeran Bergara 78 – Goierri Talleres Telleria 82.
Garaipen honekin, Goierrik 4. jarraituko du beste astebetez sailkapenean eta
ondo bideratuta du igotzeko playoff-etarako sailkapena.
Aste honetan, berriz etxetik kanpo jokatuko du Bilboko Loiola Indautxuren
aurka.
1-2-3 Goierri!












