Albisteak


Goierri Aldapa vs Ardoi

img

BERROGEI MINUTUAK JOKATU BEHAR DIRA

Inauterietako ostiral honetan Goierri Aldapak Ardoi taldea jaso zuen etxean bigarren
fase hontako hirugarren partidua jokatzeko.
Norgehiagoka etxekoentzako desorekatu zen hasiera batean, joko azkar eta presio
disziplinatu bati esker. Hala ere, lortutako errenta hori bigarren laurdenean galdu zen,
nafarren 5-23 partzialari esker.
Alde hau handitzen joan zen hirugarren laurdeneko lehen uneetan, urretxuarren
erasoko emari urria eta defentsako akatsak zirela eta. Laurden hontan eskaturiko
hutsartearen ostean etorri zen Goierriren erantzuna, lehen laurdeneko ildotik jarraituz.
Honen ondorioz, azken laurdenera oso berdinduta iritsi ziren bi taldeak markagailuan.
Azken laurdenean dinamika berdina jarraitu zen, partida amaitu baino segundu gutxira
Goierri markagailuan goitik jartzera iritsi arte. Hala ere, hurrengo jokaldian Ardoik
sarturiko hiruko jaurtiketak partidua nafarrentzako desorekatu zuen.
Goierri Aldapak estreinatu berri duten maila honen alde garratzena bizitzen ari da,
akatsetatik ikasten duten bitartean. Aurretik hiru hilabete oso lehiakor datoz mailako
iraupena bermatzeko, eta helburu horren lehen pausua asteburu honetan Santutxuren
aurkako norgehiagokan eman beharko dute.