Albisteak


1 Nazionala Unamuno - Goierri

img

.

Goierriko lehen mailako senior mutilek garaipena lortu zuten Bilbon, Unamunoren
aurka. Bigarren faseko bigarren partidu hau oso berdinduta egon zen. Hasieran bi taldeei
erritmoa hartzea kosta zitzaien eta saskiratze gutxi egon ziren. Behin bigarren laurdena
hasita, Goierrik, falta zen erritmo hori lortu zuen. Hala ere, markagailuan behera joan
zen atsedenaldira (33-29).
Bigarren zatia, lehenengo zatia bezala, oso parekatua izan zen. Taldeek ezin izan zuten
5 puntu baino gehiagoko errenta izatea zati osoan zehar. Gure mutilek, hirugarren
laurdenean, defentsan lan ona egin arren, 2 puntu behera joan ziren azkeneko laurdenera
(52-50). Azkeneko 10 minutuak bi taldeek erritmo altu bat izan zuten saskiratze
trukeekin. Azkeneko minutuan, Goierrik, puntu bateko errenta zuen baina Unamunok bi
jaurtiketa libre sartu zituen. Hala ere, gure mutilek puntu bat gora jarri ziren berriz ere
17 segundu falta zirenean. Unamunok azkenengo jaurtiketa izan zuen, baina Goierriren
defentsa on baten ondoren garaipena Urretxura joan zen (67-68).
1, 2, 3 Goierri!