Albisteak


LASAI LOTARA

img

Guztioi gustatzen zaizkigu garaipenak

Guztioi gustatzen zaizkigu garaipenak, baina badaude egunak non partidua galduta ere, lasai egiten duzun lo, eta larunbatean horietako bat izan zen. Beasainera joan ginen BKL Biruin-en aurka jokatzera, 2. Regionaleko liga hau irabazteko gai den taldea daukan potentzialarengatik. Aurreko astean ikusi genuenaren aurka, gure urdinak oso entxufatuta atera ziren partidura lehenengo minututik. Defentsa gogorra, baloiaren mugimendu azkarrak partidua berdinduta mantzentzen zuen, nahiz eta BKL-k min handia egin bere barruko jokoarekin. 18-16 eta 17-15eko partzialekin lehenengo bi laurdenetan, atsedenaldira 35-31 batekin iritsi ginen. Hirugarren laurdenean BKL-koek 18-8ko partzial bate gin zuten eta gauzak oso zailak jarri zitzaizkigun azken laurdenera begira. Baina talde honek, denboraldiko momentu hoberenetakoaz disfrutatzea egin zigun, ikaragarrizko defentsa, baloi guztiengatik borroka eta arrakastak erasoan, azken minutuaren faltan 3 puntutara jarri ginen eta bi aukerekin partidua berdintzeko. 15-25eko partziala egiteaz gain ez zen lortu garaipena eta bukaeran 68-64 geratu zen markagailua.

Beasaindik burua altu atera ginen eta gauzak ondo egitearen asebetetzearekin. Partidu guztietan horrela defenditzea lortzen badugu talde honek poztasun gehiago emango dizkigute. Zorionak eta lanera!!