Albisteak


LEHENENGO FASEA ONDO BUKATZEKO GARAIPENA

img

Errendimenduko Junior Mutilek denboraldiko seigarren garaipena lortu zuten Donostian Easo Okeletxeren aurka.

Garaipen honekin, gure mutilek 5.postuan bukatu dute lehenengo
fasea 6 garaipen eta 8 porrotekin.

Hurrengo fasea urtarrilak 27-28ko asteburuan hasiko dute
baina bitartean gogor entrenatu beharko da! Aupa Mutilak!

Errendimenduko Junior Mutilek denboraldiko seigarren
garaipena lortu zuten Donostian Easo Okeletxeren aurka.

Partidua nahiko berezia zen hasieratik. Batetik, jokatzeko
egun aproposena ez zelako eta bestetik, bi taldeek ez zuten ezer jokatzeke,
sailkapena iada erabakita baitzegoen.

Hasieran, Goierri jokalariak oso hotz atera ziren kantxara.
Easoko taldearen erritmora jokatu zuten eta defentsan oso eskas aritu ziren,
beraiei bigarren aukera asko utziz. Hala ere, lehenengo laurdena 15-14 bukatu
zen.

Bigarren laurdenean, 
donostiarrek partiduko abantaila handiena lortu zuten laurden erdialdera
(25-16). Hutsarte baten ondoren, gure jokalariek atzean pilak jarri zituzten
eta kontraeraso pare baten ondoren, markagailuari buelta eman zioten.
Atsedenaldira berdinketa (29-29).

Hirugarren laurdena oso ona izan zen Goierrirentzat, batez
ere defensa arloan, eta laurdena 8-22 irabazi zuten.

Bukaeran, markagailuari eutsi beharra zegoen eta garaipena
etxera ekartzea lortu genuen (58-69).