Albisteak


PARTIDO ZAILA

img

5.jardunaldian derbia jokatzea tokatu zitzaion Infantil Txiki Mutilei ANDRAITZ Txiki-ren aurka

5.jardunaldian derbia jokatzea tokatu zitzaion Infantil Txiki Mutilei ANDRAITZ Txiki-ren aurka Legazpiko Bikuña polikiroldegian.

Hasieratik bagenekien partido zaila izango zela denboraldi ona egiten ari den talde bat genuelako aurrean eta halaxe izan zen. Lehen laurden gogor eta nahasi baten ondoren 6-10 geratu zen markagailua.

Bigarrenean, legazpiarrek markagailuari buelta eman zioten gure defentsako kontzentrazioa akats garbiak aprobetxatuz, partziala 13-6 izan zen. Bigarren zatia beste txispa batekin hasi genuen eta lehen minutuetan sartutako saskiratzaileei esker aurretik jarri ginen 3.laurdenaren bukaeran. Markagailua 24-27 izanik hasi genuen azken laurdena, pare bat minutu on batzuen ondorioz azken errenta lortu genuen bukaerako emaitza 28-39 izan zelarik.

Larunbatekoa partido zaila izan zen aurrera ateratzen jakin izan genuena baina akats asko egin genituen, batez ere kontzentrazio faltagatik, ezin direnak partido batean eman, beraz ez da besterik geratzen entrenamenduetan lantzen hastea baino! Aupa Goierri!