Albisteak


GARAIPEN GARRANTZITSUA LEHIAN MANTENTZEKO

img

Larunbat goizean Donostira hurbildu ginen ligako 6. Jardunaldia jokatzeko

Larunbat goizean Donostira hurbildu ginen ligako 6. Jardunaldia jokatzeko. Aurkari Atletico San Sebastian genuen, sailkapenean postu bat gorago zegoen taldea.

Beraz, partida oso garrantzitsua zen guretzat Liga Vascara igotzeko playoff-eko lehian egon nahi bagenuen. Hori dela eta, lehenengo laurdenean oso entxufatuta atera ginen. Erasoan baloia ondo mugitu genuen eta kanpoko jaurtiketetan asko asmatu genuen. Defentsan ere gogor genden eta aurreko partiduetan ez bezala, rebotea gurea zen.

11-24 bukatu zen aurreneko laurdena. Bigarren laurdena ere ona egin genuen. Rebotea gurea jarraitzen zuen izaten eta horrek kontraerasoak egitea ahalbidetzen zigun. Erasoan ez genuen izan lehen laurdeneko txispa hori baina hala ere, guk irabazi genuen laurdena. Atsedenaldira 23-38.

Bigarren zatia ere berean joan zen. Aurkariei ez genien utzi markagailuan hurbiltzen eta denbora osoan mantendu genuen 10 puntuko aldea.

Zoriondu mutilei larunbatean egindako lanagatik eta eskerrak eman Hodei, Alex, Xabi eta Jonei gurekin jokatzera etortzeagatik. Garaipen honekin, 7.postutik 5.postura egin du salto Goierri Modelos Ezgubak.

Hurrengo partida datorren asteazkenean, azaroaren 1ean, izango da Aldirin arratsaldeko 17.00tatik aurrera. Aurkari Easo Okeletxe izango dugu, sailkapenean 6.postuan dagoen taldea.