Albisteak


LANDUTAKO GARAIPENA

img

Denboraldiko lehen garaipena Arri-BKL indartsu baten aurka gure mutilentzat.

Denboraldiko lehen garaipena Arri-BKL indartsu baten aurka gure mutilentzat. Aurreko astean esan genuen bezala, partidak 40 minutu irauten du eta 40 minutu horietan ezin dugu intentsitatea jaitsi.

Partidak bi alde eduki zituen, lehenengoa, atsedenaldirartekoa, defentsa ahulak eta bururik gabeko erasoek eragin zuten Beasaingoen aurreraketa markagailuan 31-24 batekin.

Bigarrena, hurrengo bi zatietan, mutilek erasoan agresibitatea erakutsiz, eraso paregabeak lortu zituzten eta defentsan elkarri lagunduz, lapurketa eta errebote asko. Hirugarren eta laugarren zatiko partzialek (12-29) eta (17-25), amaierako 60-78ko tanteoa uzten zuen gure alde.

Lan gogorra gure mutilek egin zutena bigarren zatian, horrela jokatu behar da hurrengo partidetan, orain Zast-en aurkako partidua prestatzera. Horrela bai!!!