Albisteak


JARDUNALDI EZINHOBEA INFANTIL NESKENTZAKO

img

Aste bukaera zaila gure infantil handi neskek izan dutena, taldeko bi talde onenen aurka jokatu behar izan baitzuten.

Ostiralean Aldirin, Arrasateko Ointxeren aurka jokatu genuen, atzeratutako partidoa zen, duela bi aste jokatu beharrekoa baina elurra zela eta bertan behera gelditu zena. Ointxeren aurkako bi partiduak neketsuak izan dira, beraien defentsagatik, baina gure neskak dena eman zuten. Laguntzaz beteriko defentsekin, baloiak lapurtu, kontra erasoak egitea ahalbideratu zigun. 7-8 eta 11-7 ko partzialak eginda, 18-15ekin iritsi ginen atsedenaldira, nahiko estu baina gure alde. 3. zatian gure neskek defentsan puntu bat igo eta jaurtiketa libreetan ondo asmatuta, 10-4 batekin bukatu genuen. Ointxek ez zuen amore ematen eta laugarren zatia nahiko parekatuta ibilita amaierara iritsi ginen, 40-32 batekin.
Ez oso pozik azkeneko garaipenarekin, igandean Donostira joan ginen Easo Loyola 02ren aurka jokatzeko, taldeko onenetarikoa eta gure neskek errezeta berdina erabili zuten, defentsa ona eta erasoan asko sartuta, batez ere jaurtiketa libreetan. Goierrik abantaila hartu zuen hasieratik eta horrela jarraitu zuten bukaeraraino, 43-38 bukatu zen, partidu indartsu batean. Gure neskek nekatuta bukatu zuten egindako ahaleginagatik, baina nekea garaipenarekin errazago eramaten da.
Beste aldetik, Infantil Txiki Neskak oso ondo konpondu zuten beraien lana SaskiAxularren aurka, markagailuan 47-24, larunbatean Aldirin. Oso ondo dihoaz, bi partidu faltan lehenak ligan.
Lan ona neskak egiten ari direna bai entrenamentuetan nbai partiduetan, Zorionak neskak ¡!