Albisteak


LEHEN BUELTA HOBEEZINA

img

1. urteko infantilak garaipena lortu zuten Beasainen.

Goierriko Infantil Txiki Nesken taldeak A1 taldeko lehen bueltan gozarazi eragin digu, jokatu dituzten
partidu guztiak irabaziz. Igandean Beasainerano abiatu ginen lehen fase honen azken partidua jokatzera,
Arri-BKL -ren aurka.
Gure neskak bizi atera ziren berriro ere eta eraso azkarra eta defentsa on batekin lehen zatira 3-12
batekin iritsi ziren. Bigarrenean berriz, besaindarrak estutu egin zuten bai defentsan eta bai erasoan eta
markagailua berdinduta atsedenera joan ginen, 16-18.
Ohi den bezala, hirugarren eta laugarren gogor aritu ziren gure neskak, dena ematen eta gogo haundiz, 1-8 eta 4-15 partzialak lortu zituzten, amaierara garaipen nabar batekin heldu zirelarik, 21-41.
Nabarmena da talde honek lantzen duen laguntza defentsa eta jaurtikea libren asmatutako tiroak funtsezkoak dira izaten ari diren ibilbide on honetarako.
Bestalde, Infantil Haundi nesken taldeak ezin izan zuen Easo 02 Loyola taldearen aurka, nahiz eta gure neskek gogoa eta jarrera izan donostiarren abiadura eta tamaina erabakikorra kizan ziren partiduan eta 18-44 batekin bukatu zuten.
AUPA NESKAK!!