Albisteak


PARTIDA GALDU BARIK, INFANTIL NESKAK A1an SARTU DIRA

img

Lehenengo faseko egutegiak, Arri BKL eta Ointxe-ren aurka A1-eko igoera jokatzera behartu gaitu.

Pasa den astean, Arri BKL-ren aurka jokatu genuen Aldirin eta neskak oso kontzentratuta egon ziren partido izugarri bat sortuz,bai defentsan eta bai erasoan. Presio-defentsa izugarri batekin eta erasoan jaurtiketa-potzentai altuarekin, beasaindarrak blokeatu zituzten. Honek, 60-34 markagailua eman zuen, Arrasateren aurkako azken partidurako prest.
Gaur Arrasatera joan gara A1-eko klasifikaziorako Ointxeren aurkako partidua jokatzera. Partiduaren inportantziari begira gure txikiek urduritasun azaldu dute. Urduritasun hori gero partiduan antzeman da, pase txarrak, sarrera errezetan huts egin, izan dira partiduko irizpide nagusiak. Lehenengo zatiko 7-6 eta 11-7-ko partzialekin 18-13 batekin iritsi gara atsedenera. Aitorrek garrantzia kendu dio egoerari atsedenean eta neskak lasaiago atera dira hirugarren zatian, eta 7-15 –eko partzialarekin azken zatira abiatu gara.
Azken zatian hartu ditugun eraso-errebote guztiak oso inportanteak izan dira eta bigarren aukerak eman dizkigu erasoan, 8-12 ko partzial batekin amaituz. Partiduaren amaiera, 33-40 . Zorionak neskak zuen lan paregabearengatik entrenamentuetan eta gero partiduetan antzematen dena. Aupa neskak!!!