Albisteak


BITIK BI!

img

Gure neskek garaipena lortu zuten (42-28).

Arrazoi desberdinengatik Areskoren aurkako partidura Goierri taldeko 8 jokalari besterik ez ziren bildu, eta honek azken emaitza baldintzatu zuen.
Partiduko lehen bi zatietan oso ondo aritu ziren gure neskak, behar den jarrera eta defentsa agresibo baten laguntzaz, hainbat errebote eta baloi lapurketa egitea lortu zuten, kontraeraso politak eginez. 12-4 eta 15-2 ko partzialak eginda, 27-6 batekin heldu ginen atsedenaldira markagailua gure alde genuela.
Hirugarren zatian, konfiantza gehiegirekin atera ziren kantxara eta honek beraien aurka jokatu zuen, baloi asko galduz eta intentsitatea jaitsiz, eta Areskok aprobetxatu eta diferentziak murriztu zituen, 7-10 egin baitzuten. Kanpoko taldeak defentsa indartu zuen eta erasoan abiadura sartuta 10 puntura jarri ziren, gure neskak nahiko lehertuta ordurako. Azken ahalegina eginda , partidua gure alde bukatu zen, 42-28 markagailuan.