Albisteak


Infantil Neskak Goierribus

img

.

Infantil GOIERRIBUS nesken taldeak Donostiako Askatuak taldearen aurka jokatu zuen aurreko
asteburuan. Jakina zen partida gogorra izango zela, Donostian jokatutako partidua
hiriburukoek irabazi baizuten oso larri. Lehen laurdena intentsitate handikoa izan zen eta gure
neskek gogor ekin zioten hasieratik. Askatuak taldeko neskak gogotsu irten ziren eta alde
handia atera zuten markagailuan. Goierrik 3. eta 4. laurdenak bizi-bizi eta ondo jokatu zituen,
baina hala ere ezin izan zuten puntuen aldea txikitu. Bi taldeek partida ona egin ondoren
Askatuak taldea atera zen garaile 37-49 emaitzarekin.

Hala eta guztiz, nabarmentzekoa da gure nesken hobekuntza, jakinda errendimenduko eta
maila handiko taldeen aurka lehiatzen ari direla.
Animoak eman, eta lanean jarraitu ezkero emaitzak islatuko dira!

Azkenik, gogoratu Uxue Larrarte eta Mayi Jaen lesionatuta daudela oraindik, jakin dezatela
taldeak faltan botatzen dituztela eta azkar sendatzea opa dizuetela... ANIMO!!!