Albisteak


Whats’up Salesianos 90 – 89 Goierri Talleres Telleria.

img

17. jardunaldian porrota Barakaldon

Ze pena! Bigarren aldiz, puntu bakar bateko aldearekin, porrota… oraingoan
luzapenean.
Partidura oso ondo sartu ziren etxekoak, kanpotarrak baina dexente hobeto. 14-3 ko
partzial batekin Goierrikoen lehenengo hutsartea eskatzea behartu zuten. Pixkanaka
taldea esnatzen hasi eta lehenengo laurdenaren bukaeran 23-22-ra gerturatzea lortu
zuen.
Baina bigarren laurdenean berriz ere bide berdina hartu zuen partiduak. Etxekoak
intentsitate maila altuagoarekin abantaila haundiagotzea lortu zuten. 49-33
atsedenaldian.
Atsedenaldian, detaile batzuk argitu eta partiduari buelta emateko aukera zegoela ikusi
zen.
Oraingoan atsedenak on egin zion Talleres Telleria-ri, eta poliki poliki abantaila
murrizten hasi zen. Urretxukoen konzentrazio maila eta joku maila hobetu eta
hirugarren laurdenak 13-20 ko emaitza erakutsi zuen.
Azken laurdena 9 puntu azpitik sartu zen taldea (62-53). Momentu horretan Goierrikoen
momenturik onenak ikusi ziren. Uztai azpitik lortutako saskiez gain, kanpoko
jaurtiketetan asmatzen hasi, eta partidua amaitzeko 2 minutu faltan aurretik jartzeko
aukera izan zuen taldeak (72-73).
Baina momentu horiek jokatzen ere ikasi egin behar da… taldeak lana bikain egiten du,
eta markagailuari buelta emateko gaitasuna baduela ikusten da, baina momento horietan
prezipitaziorik gabe eta erabaki onenak hartzea falta zaio.
Azken minutu horietan etxeko taldeak partidua berdintzea lortu zuen, 79na.
Horrela 5 minutuko luzapena jokatu behar izan zen.
Luzapen hori ondo hasi eta 5 puntutako errenta lortu zuten urretxukoek, baina berriro
ere erabaki onenak hartu gabe, etxeko taldeak berdindu eta azken saskiratze batekin
partidua bereganatu zuen. 90-89.
Arbitroen lanari buruz ere hitzegin genezake. Erabaki eztabaidagarri eta garrantzitsu
asko alde berdinerantz bideratu zituztelako, baina jokuaren parte dira, hutsegiteak egiten
dituzte, jokalari eta entrenatzaileak bezela, beraz horren gainetik egon behar da.

Azken asteetan ikusitakoak ikusita, eta maila nola dagoen ikusita, badirudi partidu asko
azken momentutan erabaki daitezkeela, beraz gai hauek kontrolatzeko ere lana egin
beharko du taldeak, eta seguru lortuko duela!
Datorren igandean, bai igandean, 18h00tan aldirin Dupla Agurainen kontrako partiduan
beste aukera bat egongo da.
1-2-3, Goierri!!
1-2-3…