Albisteak


Goierri Taberna Bidezar vs Eibar Saskibaloia

img

.

Asteburuan jokatutako partidan, Junior Partaidetzako Goierri Taberna Bidezarrek garaipen
sendoa lortu zuen Hotel Unzaga Eibar Saskibaloiaren aurka, 69-42ko emaitzarekin. Taldeak
baja ugari izan zituen eta zortzi jokalarirekin baino ez zen lehiara iritsi, baina horrek ez zuen
taldea baldintzatu: jarrera bikaina erakutsi zuten hasieratik amaierara, esfortzu handiko eta
konpromisoz beteriko partida osatuz. Lehenengo minututik argi geratu zen taldearen
intentzioa, defentsan lan izugarria eginez eta baloi lapurretak trantsizio azkar bihurtuz. Lehen
kuartoa 19-8ko partzialarekin amaitu zen, erritmo ona markatuz. Bigarren laurdenean
aurkariak erreakzionatzen saiatu zen (14-14), baina gure taldeak kontzentrazioari eutsi zion eta
atsedenaldira abantaila sendoarekin iritsi zen. Bigarren zatian ere deskonexio gutxiko partida
izan zen. Hirugarren kuartoko 16-11ko partzialak lan onari jarraipena eman zion, eta azken
laurdenean berriro erritmoa igo zen, 20-9ko emaitzarekin partida erabat bideratuta utziz.
Defentsako sendotasuna eta erasoan hartutako erabaki onak izan ziren garaipenaren giltzak.
Azpimarratzekoa da jokalari guztien ekarpena: denek batu zuten taldearen mesedetan,
minutuak eta rolak gorabehera. Talde izaera, konpromisoa eta lan kolektiboa nagusitu ziren,
eta horrek asteburuko garaipena balio berezikoa bihurtu zuen. Zorionak denei!