Albisteak


URTEA ONDO HASIZ…

img

Goierri Aldapa 83 - Liceo Monjardin 46

Aurreko larunbatean Goierri Aldapako jokalariek ligako lehen norgehiagoka etxean irabazi
zuten Iruñeako Liceo Monjardinen aurka.
Partidu sendoa jokatu zuten gure neskek erasoan zein defentsan, uneoro abantaila areagotuz
markagailuan. Horren adibide izan zen partidu osoan zehar urretxuarrak aurretik izan zirela
markagailuan.
Jaurtiketetan izandako portzentai onak eta saski azpian lorturiko puntuak izan ziren gure
baliabide garrantzitsuenak berrogei minuturen ostean 83 eta 46ko azken emaitza ezartzeko
markagailuan.
Aipatzekoa jokalari guztien ekarpena, bakoitzaren rola ulertu eta bete baitzuten, izan zituzten
minutuei etekin handiena ateraz, hau izanik maila honetan lehiatzeko gakorik garrantzitsuena.
Ildo beretik jarraitzea izango da taldearen helburua, datorren jardunaldian Opticalia Sopela
Ureaga taldea baitator gurera euren lehen garaipenaren bila. Ziur gaude horrelako partiduak
eskainita, traba itzelak izango dituztela.
Hau da bidea!
Aupa Goierri!