Albisteak


Bigarren porrota jarraian seniorrentzat

img

.

Larunbatean Digitarte Hoops donostiarrak Goierri Aymako neskak garaitu zituzten etxeko
taldearen partidu kaskarraren ondoren.
Ezer ere ez ondo ateratzen ez den partidu horietako bat zirudien Aldirin jokaturikoak
asteburuan, eta kanpoko taldeak ondo baliatu zuen hau. Hasieratik gure jokalariak ez ziren
eroso sentitu zelai gainean, normalean sartzen dituzten jaurtiketak huts egiten eta galtzen ez
dituzten baloiak galduz. Hau horrela, eta markagailua baxua zen arren, donostiarrek 12
puntuko tartea lortu zuten lehen laurdena amaitzean.
Hurrengo laurdenean etxekoen erantzuna etorri zen, markagailuan berdinketa lortu arte,
baino aipaturiko asmatze ezak eta epaileen protagonismo gogoak, Goierriren ahaleginak
indargabetu zituzten.
Hau partidu osoan zehar mantendu zen, partiduaren amaieran 49-58ko markagailua utziz.
Orain autokritika egiteko momentua da, entrenatzailearetik hasita azkeneko jokalariararte,
denok baitute zer hobetu batxe hontatik irtetzeko.