Albisteak


GUK GEURERA

img

Senior Neskak

Senior nesken garaipen erosoa Añorgaren aurka, A1 fase
berriko lehenengo partidu honetara oso kontzentratuak atera zirelarik.
Lehenengo minutuetan lortutako 20-0 partzialak nahiko erabakita utzi zuen partidua.
Goierrikoek aurtengo helburuari heltzen, DEFENTSA, baloiak lapurtzen zituzten eta
ez zieten Añorgakoei erosotasunarekin jokatzen.

Bigarren laurdenean Añorgakoak beraien zonan itxi ziren eta
guk behar bada gehiegi erabili genuen 3ko jaurtiketa, betiko jokoa egin gabe,
bigarren laurdena berdinduagoa egin zuena.

Hirugarren eta azken laudenetan gauzak bere onera itzuli
ziren eta “urdinak” erraztasunez joan ziren. Amaiera 86-33 eta hurrengo astean
irteera zaila Internacional taldearen aurka. 120%-ra berriro ere jokatzea behar
dugu.

Zorionak neskak eta lanean jarraitzera!!