Albisteak


San Cernin vs Goierri

img

.

Goierriko lehen mailako senior mutilek garaipena lortu zuten Iruñan, San
Cernin talde nafarraren aurka. Bigarren faseko lidertza bermatzeko asmoarekin
partidu garrantzitsua jokatu zuen goierrik larunbatean. Hasieratik nabaria izan
zen tentsio hura, eta talde Nafarrak ustekabean hartu zuen talde Urretxuarra
lehen 20 minutuetan.
          Goierritarrak markagailuan atzetik izan ziren lehia osoan, naiz eta
parekatua egon, azken laurdena hasterako, talde Nafarrak 10 puntuko aldea
lortu zuen, Bazirudien garaipena etxean geratuko zela. Hala ere goierri taldea
ez zen kikildu eta markagailua gerturatzea bakarrik lortu ez baizik eta aurretik
jartzea lortu zuen amaieran. 3 segundu faltan zirela, goierritarrak 2 puntu
goitik zirenean markagailuan talde Nafarrak saskiratzeko aukera izan zuen
baina ez zuen sartzea lortu eta garaipena Urretxura itzuli zen, 65-67ko
markagailuarekin.