Albisteak


SASKIBALOIA BADA ERE MAHAI JOKO BAT

img

.

Astebururo Gipuzkoan jokatzen diren partiden kopurua handia denez
eta partida guztientzat dauden arbitro eta mahaiko laguntzaileen kopurua txikia
denez, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak abian jarri duen proiektu baten
hasiera izan da, interesa duten guztiei arbitro eta mahaiko laguntzaile
tituluak lortzea sustatzeko. Saskibaloia bizitzeko modu bat gehiago da.

Gainera klubak izango dira jaurdunaldi guztietako partida
batzuetan arbitroak eta mahaiko laguntzaileak jartzearen arduradunak. Horretarako
Goierriko harrobiko 14 pertsona neguan zehar formatu ziren arbitro bezala, 2,
eta mahaiko laguntzaile bezala, 12.

Esfortzu guzti honek bere fruituak ematen ari da eta iada
ikusi ditzakegu arbitratzen, mahai lanak egiten edo formazioaren fasea
amaitzen. Zorionak eta mila esker!!!

PD. Etorkizun batean arbitro eta mahai laguntzaile izateko
interesatuta dauden guztiei animatzen diegu klubarekin kontaktuan jarriz eta
saskibaloia beste ikuspuntu batetik biziz.