Albisteak


ATZAPARREKIN

img

.

Gizonezko senior erregionalekoen denboraldi ona seriotasunez jokatuz eta laguntza bat ematen duten juniorrentzat lan eremu on bat izanez.

Orain ligako amaiera iristen da eta Erregionaleko lehenengo mailara igotzeko igoera fasea jokatzeko partiduak
irabaztea beharrezkoa da. Lehenengo aukera Hoopsen aurka geneukan Aldirin,
baina ez genion egin aurre partiduari taldeko osagai guztiekin, atzaparrekin
borrokatu beharra zegoen.

Lehenengo laurden azkarra eta Goierrikoek batzuetan izandako zehaztasun ezak, Hoopsek 18-22 eramatea egin
zuen. Bigarren laurden oso antzekoa baina hau Goierrikoentzat izan zen 19-15
batekin eta berdintasuna berriro ere bueltatzen zen atsedenaldira 37-37
joateko. Iada ikusten zen partiduko amaiera estua eta Goierrikoen arma baloi
guztienganako borroka izango zela.

Urduritasuna azaleratzen hasi zen hirugarren laurdenean eta bi taldeek saskiraketen portzetailak jaitsi zituzten
8-10eko partzialarekin, eta azken laurdenera joaten ginen bi behera, gure mutilen nekea aurpegietan ikusten hasten zen.

Bi taldeen azken laurden polita markagailuan alternantziarekin eta ez zela erabaki bukaera arte non Hoopsekoen
momentu klabeetan sartutako bi hiruko jaurtiketen bitartez sei puntuko diferentzia lortu zuten, amaierara arte mantendu zutena. 64-70.

Ezin da gehiago eskatu atsedenik gabe partiduko 40 minutuak jokatu zituzten 7 jokalariei, oraingo honetan ezin da izan, baina kantxan edukitako jarrera seguru saritua izango dela. Fase erregularreko hiru partidu geratzen dira eta lanean jarraitu behar da.
Zorionak!!