Albisteak


GARRANTZITSUA ZEN…

img

.

Garrantzitsua zen Hoopsen aurkako partidu hau irabaztea ligako postu altuetan mantentzen jarraitzeko… baina
garrantzitsuagoa zen defentsa on batean oinarritzen den jokatzeko modua errotzea aurkako taldea itotzen duena eta erasoan konfiantza gehiagorekin jokatzen uzten gaituena.

Aurreko astean Oiarsoren aurka bezala, Hoops kostata aritu zen saskiraketak jokoan egiterako garaian eta ia
beraien puntu erdiak jaurtiketa libreengatik izan ziren eta beste erdia kanpoko jaurtiketen bitartez, izan ere, ez zegoen iñor zonaren barrukaldera sartzen zena.

Partidua oso antzekoa izan zen laurden guztietan Goierrikoak 40 minutuetan oso entxufatuta egonda eta hauek
guztietan partzial positiboak lortzen, 11-17 eta 10-21 partiduaren atsedenaldira iristeko 21-38 batekin eta 10-15 eta 15-20 partiduaren amaierara iristeko 46-73 batekin urdinen alde.

Partidu polita ere ikusteko, kontraeraso onekin eta barrukaldeko joko onarekin, hobetzeko puntu bat
jartzeko, defentsako erreboteak, Hoopsekoei bigarren aukera asko eman genizkien errebote hauek lehenengoan ez hartzeagatik.

Zorionak Neskak, ezin da gehiago eskatu!!!